XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskanerrak dira, egun, garuna aztertzeko ditugun mikroskopiorik hoberenak. Teknika hauen asmaketa izan da garuna aztertzeko inoiz eman den jauzirik garrantzitsuena.

Honek nola funtzionatzen duen ideia bat egin ahal izateko, saia gaitezen gutxienez gogamenezko egoera-mota baten prozesu kausalak deskribatzen. Har ditzagun, adibidez, oinazeak. Noski orain esan dezakegun edozer gauza hemendik belaunaldi batera benetan harrigarria gerta daitekeela, zerebroaren funtzionamenduari buruz gure ezagutza areagotu ahala.

Hala ere, esplikazioaren forma aurrera ere baliozkoa izan daiteke nahiz eta xehetasunak aldatu. Gaurko ikuspuntuen arabera, oinazearen seinaleak nerbioen amaiera sentsorialetatik bizkarrezur-muinera gutxienez bi eratako zuntzen bidez (badira A Delta zuntzak, sentipen zorrotz edo ziztakarietan berezituak suminduraren sentipenetan eta jarraiko oinazea suposatzen dutenetan berezituak) transmititzen dira.

Bizkarrezur-muinean Lissauer-en traktu deitutako eremuan zehar igarotzen dira eta muinaren neuronetan amaitzen dira. Seinaleak bizkarrezur-muinean igo ahala zerebroan sartzen dira bi bide alderatuetatik: oinaze zorrotzaren bidetik eta sumindurak sortutako oinazearen bidetik.

Bi bideak talamotik igarotzen dira, baina oinaze zorrotza aurrerago aurkitzen da kokatuago, kortex somato-sentsorialean.